2017(e)ko maiatzaren 20(a), larunbata


Kaixo irakurle,

Hona hemen nire bloga, bertan gelan bakarka zein taldeka egindako lanak zintzilikatzen joango naiz. Zure iritzi eta proposamenak ongi etorriak izango dira noski, beraz nahi duzunean idatzi.
Mila esker eta ongi etorri nire blogera.

2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

Kaixo denoi!

Lehenik eta behin didaktikan landutako gaietan talde guztiek egindako lan eta esfortzua nabarmentzea gustatuko litzaidake. Batzuetan gazteleratik itzuliak eta besteetan milaka horri zirelako. Hala eta guztiz ere, aurkezpenak oso txukunak iruditu zaizkit. Gainera, denek lehen aurkezpena egin ondoren jasotako hobetzeko proposamnak aplikatu dituzue eta horrek asko aberastu du zuen lana.

Gainera, didaktikako klaseetan zehar landutako gaiak oso interesgarriak iruditu zaizkit bai artikuluen aldetik, baita programazio didaktikoei dagokienez. Egia esan asko ikasi dudalaren sentsazioa dut, eta hori biakina da!

Besterik gabe hemen duzue taldekideei buruzko hausnarketa:

  • ROCKABYE BABY: 
Ebaluazioaren gaia luzea izan arren oso ondo defenditu zenuten.  'Benetazko ebaluazioa' terminoa ere agertu zen eta ebaluazio motak oso argi azaldu zenituzten, egia esan zalantzak zituen ebaluazio motaren bateko xehetasunetan eta nire zalantzak argiteko oso baliagarria izan zen aurkezpena. Gainera, jarritako adibideak  egokiak izan ziren.

Powerpointari dagokiokez benetan landua zegoen, geziekin eta irudi askorekin. Aurkezpena jarraitzea errazazen eta powerpointak asko laguntzen zuen.

  • ILUSIOEN INDARRA:
Ez nuen aurkezpena ikusteko aukera izan baina partekatutako informazioa bikaina da. Berdintasunean heztearen gaia nik egindako aukrezperarekin oso erlazionaturik dagoenez erraza egin zait ulertzea. Azkenik powerpointari dagokionez oso eskematikoa eta oso laburtua, asko gustatu zait.

  • LAS DIVINAS:
Ez nuen zuen aprendizai esanguratsuaren aurkezpena ikusteko aukera izan eta egia esan kontzeptu abstraktua egin zitzaidan lehenengoan ulertzeko beraz, zuen worda irakurri eta primeran detaile guztiak ezagutzeko baliagarria izan zait. Power pointa ere oso txukun dagoela iruditu zait.

  •  BOST: 
Curriculumaren gaia entzutean zerbairt astuna datorkit burura, baina egia esan zuen aurkezpenean puntuz puntu azaltzen joan zinetenez eta ordena logikoari jarraitu zenietenez interesgarria suestatu zitzaidan. 

Powerpointari dagokionez nahiko bisuala, hitz gutxirekin, beraz oso lagungarria aurkezpena jarraitzerako unean.

  • ASA:
Gelako programazioa gai garrantsitsua iruditzen zait. Esfortzu handia egin duzuelauste dut, izan ere, aurkezpen ronda bat itxi eta beste bat ireki zenuten astebete edo bi asteko epea izanik. Gainera, oso landua zenuten, beraz, zorionak!
Powerpointa oso bisuala zela gogoratzen dut, gainera amaieran jarritako esaldiak azken ikutu ona ematen dio.

  • DREAM TEAM:
Berrikuntzaren inguruan arituko zinetela esatean ez nuen halako aurkezpena espero, benetan asko gustatu zitzaidan hasierako zatia non hezkuntzaren ibilbide historikoari errepaso azkarra eman zenieten. Gainera irakaslearen rolaz aritu zineten eta puntu hori bikaina izan zen, hausnartzeko gauza asko aipatu zenituztelako hain zuzen.

Word-a oso sinplea baina gauza oso esanguratsuak zituela iruditu zait.

  • SEIKOTE: 
Seguru nago globalizazioaren inguruan asko zegoela esateko eta zuek benetan txukun azaldu zenuten, dagokion sailkapenak eginez eta modu eskematikoan. Powerpoina eta word-a oso txukunak ziren eta oso modu eskematikoan informazioa laburtzea lortu duzue.